Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

taoismo

iz. Sortalde Urruneko herri erlijioa, Lao-Tse antzinateko filosofoaren liburuetan oinarritua. Taoismoa izan da, konfuzianismoarekin batera, Txinako pentsamendu joera nagusietako bat. Taoismoa, ustez K.a. VI-V mende bitarteko Laotse pentsalariaren Tao-te king liburuan biltzen diren esanetan oinarritzen da. Horren arabera, tao edo jakintsuaren oinarrizko izatea, kanpo gauzetan parte-hartzea eta gogoeta jarduera, biak, urrituz, gauzen gertabidean eskurik ez izatera iristea da. Oinarrian taoismoak jarduerarik ez izatea irakasten du, konfuzianismoaren utilitarismoaren kontrara. K.o. II. mendeaz geroztik, magia eta erlijiozko sinkretismo gisako bat garatu zen taoismoaren inguruan: sineste eta erlijio ospakizun multzo handi bat antolatu ziren jainko eta jeinu multzo handi baten inguruan.