Tao Hung-Txing
Txinatar maisu taoista, poeta, kaligrafo, fisikari, astronomo eta medikua (Moling, 451 - Huayang, 536). Bere garaiko printzeen irakasle eta ospe handiko medikua izan zen. Farmakologia liburu handi bat idatzi zuen, 365 drogari buruz. Lan garrantzitsuenean, Yang Hsi, Hsu Mi eta Hsu Hui IV. mendeko tao maisu handien obrak argitaratu eta, haiekin batean, taoismoari buruzko idatzi, ohar eta ikuskizun asko aurkeztu zituen. Bi literatura bilduma prestatu zituen, budismoa tao erlijioa bezain ongi ezagutzen zuela erakusten dutenak. Liang Wu ti enperadorearen adiskidea zen, eta onik atera zen 504. urtean taoisten aurka bideratu ziren esetsaldietatik.