(Eusk. «Aginterako Bidea erakusten duen liburua»). Laotsek idatzi zuen filosofia obra, taoismoaren oinarria eta liburu nagusia. Parabolen bidez taoismoaren dotrina mistikoa azaltzen du. Gaur egun gordetzen den testua K.a. III. mendekoa da, ideologia zaharragoa bada ere.