Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tanta

edo Tantah. Behe Egiptoko iparraldeko hiria, al-Gharbiyah gobernamenduko hiriburua, Nilo ibaiaren deltaren erdian. 334.505 biztanle (1992). Niloren deltako hiri handiena da. Unibertsitatea. Merkataritza gunea. Ehungintza eta janari industria. Petrolio findegiak. Burdinbide eta errepide gunea. Islameko santurik gurtuenetako baten hilobia dago han, Sayyid Ahmad al-Badawirena.