Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tanagra

iz. Zool. Traupidoen edo tanagridoen familiako zenbait txoriren izena. 7-30 cm luze izaten dira. Moko lodia dute, buru handia, gorputz sendoa eta isats labur samarra. Kolore biziak izaten dituzte. Amerikan bakarrik bizi dira, tropiko aldeko eskualdeetan batez ere. Tanagrarik ezagunenetakoa tanagra gorria (Pyranga rubra) da, 17 cm inguru luze dena eta lumak, gorputzekoak gorri marroixkak eta hego-isatsetakoak beltzak dituena. Ipar Amerikako oihanetan bizi da eta udazkenean Erdialdeko Amerikara edo Antilla uharteetara migratzen du.