Tampere
(Suedieraz Tammerfors). Finlandiako hego-mendebaleko hiria, Näsijärvi eta Pyhäjärvi aintziren artean, Helsinki hiriaren ipar-ekialdean. 172.629 biztanle (1992). Finlandiako bigarren hiri handiena da. Unibertsitatea. Aireportua. Antzokiak. Industria da ekonomia jarduera nagusia: ehungintza, janari industria, zapatagintza, papergintza, kautxua. Arte eta kultura gunea. v Historia. Gustavo III.a erregeak sortu zuen hiria (1779). Finlandiako independentziako gerraren garaian Mannerheimek garrantzi handiko garaipen bat lortu zuen han errusiarren aurka (1918ko apirila).