Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tammuz

Mit. Sumerian, emankortasunaren jainkoa. Sumeriarrek urtean hilabete bat eskaintzen zioten, eta ohitura hori gorde da egutegi hebrearrean eta arabiarrean, tammuz deitzen baitiote egutegi horietan uztaila-abuztuari dagokion hilabeteari. Fenizian eta Sirian Adonis, “Ene jauna”, izena eman zioten.