Tanaka, Kakuei
Japoniar politikaria (Nisjijama, Niigata, 1918 - 1993). 1947. urtean hasi zen politikan parlamentuko kide hautatu zutenean. 1957-1958 bitartean Posta eta Telekomunikabide ministro izan zen, 1962-1965 urteetan Finantza ministro eta 1971-1972 bitartean Industria eta Merkataritza ministro. 1972. urtean Alderdi Liberal Demokratikoko lehendakari izendatu zuten eta Lehen ministro izan zen. 1974. urtean bi kargu horiek utzi behar izan zituen, dirua bere interesen alde erabili izana leporatu baitzioten. Hala eta guztiz ere, alderdiko alde bat zuzentzen jarraitu zuen, eta 1979. urtean parlamentuko kide hautatu zuten berriro.
- Tana
- tana
- tanagra
- tanagrido
- Tanaka, Giichi
- Tanaka, Kakuei
- Tanaka, Koichi
- Tanana
- Tananarive
- tanatologia
- tandem