Tal, Mikhail
Errusiar xake jokalaria (1936-1992). Xakearen historian izan den jokalari argi eta intuitiboenetako bat da. Tal-en kalkuluen sakontasunari eta erasoen edertasunari esker, jokalari handienetakotzat hartu izan da. Hala ere, ez zuen lortu Bobby Fischer garaitzea. 1960an munduko txapeldun izan zen Botvinnik garaitu zuenean. Osasun arazoak zirela-eta, gero eta txapelketa gutxiagotan parte hartu zuen, baina nabarmen erakutsiz bere xakerako gaitasunak berdin-berdin jarraitzen zutela. Ondoren munduko jokalari onenen analista izan zen.