Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Takamatsu

Japoniako hegoaldeko hiria eta portua, Kagawa-ko prefeturako hiriburua, Shikoku-ko uhartearen iparraldean, Barne Itsasoaren aurrean. 330.000 biztanle. Errepide gune garrantzitsua. Shikoku uharteko administrazioa, ekonomia eta kultura gune nagusia da. Tresneria elektrikoak eta mekanikoak, papergintza, janari industria, destilategiak eta ehungintza dira industria nagusiak. Papera eta barnealdeko nekazaritza produktuak (zeta, tabakoa, arroza) esportatzen dira portutik. Turismoak ere garrantzi handia du bertako ekonomian. Aipagarriak dira Tamamo parkea (XVI. mendeko gaztelua) eta Ritsurin parkea.