Taj Mahal
Shah Jahan enperadoreak bere emaztearen omenez Yamuna edo Jumna ibairen hegoaldean, Agra-ko hiriaren kanpoaldean (Utar Pradesh, Indiako iparraldea), 1630-1652 urteetan eraikiarazi zuen hileta monumentu ikusgarria. Marmol zuriz egina da eta harribitxiez hornitua dago. Dirudienez pertsiar batek zuzendu zituen lanak eta herri askotatik joandako arkitekto eta eskulangileak izan zituen laguntzaile. Iturri eta ubidez hornituriko lorategi zabal baten erdian dago eta munduko turismo gune garrantzitsuenetakoa da.