tabako
iz. Tomatearen familiako landarea, hosto luze nikotinadunak dituena (Nicotiana tabacum). || Tabako(-)denda. Bereziki tabakoa saltzen dena. v Bot. Tabakoa solanazeoen familiako landarea da, 1-2 m luzea, zurtoin sendoa, hosto zabal luzeak eta hodi itxurako lore luze punta-zabalak dituena. Jatorriz Ameriketakoa da. Bertako indiarrek erlijio eginkizunetarako eta eritasunak sendatzeko erabiltzen zuten batez ere. Espainiarrek ere senda-belartzat hartu zuten eta halako bezala sartu zuten Europan, baina sartu eta laster erretzea, mastekatzea eta sudurretik hartzea jarri zen modan. Gaur egun frogatua dago tabako-orriaren keak gai pozoitsuak dituela eta luzera minbizia eragin dezakeela.