Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

T’ai-nan

edo Tainan. Taiwango eskualdea eta eskualde horretako hiriburua eta portua. Eskualdeak 2.016 km2 eta 1.027.609 biztanle ditu, eta hiriburuak 685.390 biztanle (1991). Nekazaritza gaien esportazioa, industria (janari industria, ehungintza, zurgintza, kimika industria, tresneria elektrikoa eta mekanikoa) eta arrantza. Unibertsitatea (XVII. m.). Artzapezpikutegia.