sutura
iz. Med. Ebakuntza, zauri edo kolpe baten ondorioz bereizitako ehunak hariz edo bestelako gai batez elkarri jostea edo lotzea. v Anat. Hezurren arteko giltzadura mota, ehun konjuntibo urria duena. Sutura motako giltzadurak ez dira higikorrak, ia zuzenean lotzen baitira hezurrak (ezkerreko eta eskuineko matrail hezurren artekoa, buruhezurrekoak, etab.).