Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Susa

Asiako antzinako hiria, Zagros mendien oinetan. K.a. II. mendean sortu zen eta Elam-eko lurraldeko hiriburu eta Pertsiako lehen enperadoreen egoitza izan zen; garrantzi handiko hiria izan zen harik eta IV. mendean Shahpur errege sasandarrak deuseztatu zuen arte. Susako aztarnak 1850ean aurkitu ziren; garrantzi handiko zeramika lanak, K.a. IV. mendeko nekropolis bat, Darioren jauregia eta, batez ere, Hammurabiren kodea dira han aurkitutako lan nagusiak.