Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Surrey

Britainia Handiko konderria, Ingalaterrako hegoaldean, Londrestik hego-mendebalera, Tamesis ibaiaren ertzean. 1.655 km2 eta 1.011.800 biztanle (1983). Hiriburua, Kignston-upon-Thames. Nekazaritza eta abeltzaintza dira ekonomia jarduera nagusiak baina industriak ere garrantzia du. Konderriko herrigune gehienak Londresko hiri eremuaren parte dira.