Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

suslik

iz. Zool. Esziuridoen familiako zenbait ugaztun karraskarien izena. Itxuraz marmotaren antzekoak dira, eta neurriz hura baino txikixeagoak. Munduan 40 bat suslik mota badira, baina Europan bi bakarrik bizi dira, Spermophilus citellus eta S. suslicus izenekoak. Ukrainan, Balkanetan, Polonian, Txekiar Errepublikan eta Eslovakian dira batez ere. Landu gabeko sailetan, belardi lehorretan eta bide bazterretan ibiltzen dira. Oso talde-zaleak dira. Uda bukatzen denetik apirila iritsi arte lurpean lozorroan egoten dira.