sulido
izond. Zool. Pelekaniformen ordenako izen bereko familiako hegaztiez esaten da. Gorputzez kaioen itxurakoak dira, haiek baino handiagoak, 66-105 cm luzerakoak. Mokoa kono formakoa, sendoa eta punta-zorrotza dute. Lepoa eta zangoak laburrak dituzte; isatsa ziri itxurakoa. Ozeano Bareko iparraldean izan ezik, munduko itsasertz bero eta epel guztietan bizi dira. Sei hegazti mota ditu familia horrek, eta ezagunenak zangak dira.