sulfuroso
izond. Gas sulfurosoa (SO2): sufre dioxidoa, gas koloregabe pozoitsua, uretan oso erraz urtzen dena. Azido sulfurosoa (H2SO3): gas sulfurosoa uretan urtuz lortzen den azidoa. v Anhidrido sulfurosoa (SO2). Gas koloregabea, disolbagarri, usain itogarria eta zapore mikatza duena. Airea baino astunagoa da eta -5° C-tan irakiten du. Oso erraz bilaka daiteke, beraz, isurkari. Lurrunduta, hozkailuetan hotza sortzeko erabili ohi da. Sumendiek sortutako gasetan horida nagusia. Erabilera ugari ditu industrian, batez ere azido sulfurikoa lortzeko prozesuetan.