Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sultan

iz. Turkiarren enperadorea. || Mahometar printze edo gobernaria.  v  Hist. Seljuktarretatik aurrera, erregearen titulua izan zen. Lehen sultan seljuktarra Toghrul Beg (1038-1063) izan zen. Kalifa izendapenaren ondoren, sultanarena zen garrantzizkoena. Musulman errege batzuek sultan izena hartu zuten, batez ere Bagdag-eko kalifa herria erori ondoren. Mongoliarren, otomandarren eta Turkiako errege guztien titulua izan zen. Erdi Aroan egiptoar erregeek erabili zuten. Gaur egun arabiar penintsulan, Afrika sortaldean eta Insulindian erabiltzen da.  v  Sultan herria. Sultanaren mendeko lurraldea.