Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sulfuriko

izond. Azido sulfurikoa: azido oxigenoduna, sufrearen eratorria, leherkariak eta koloregaiak egiteko erabiltzen dena.  v  Anhidrido sulfurikoa (SO3). Bussy-k aurkitu zuen, 1824an, kimika gai hau. Kristal gardenak eratzen ditu, 17 °C-tan urtzen da eta 45 °C-tan irakiten du. Erraz bereganatzen du ura, eta, urarekin erreakzionatuz gero, azido sulfuriko bilakatzen da.