sulfamida
iz. Farm. Sulfanilamidatik ateratzen diren kimika sendagaien izen orokorra. Domagk-ek aurkitu zituen, 1935ean, merkaturatutako lehen sulfamida (prontosil), eta aldaketa sakonak eragin zituen aurkikuntza horrek eritasun kutsakorren aurkako sendabideei dagokienez. Sulfamidek ez dituzte mikrobioak suntsitzen, baina ugaltzea galarazten diete. Ez dira aise urtzen, ahotik hartzen dira eta laster hedatzen dira organismo osora. Oso erabiliak dira kokoek, Salmonellek, erreumak eta beste eragile batzuek sortutako eritasunen kontra.