Sukarno, Achmed
Indonesiako politikaria (Surabaya, 1901 - Jakarta, 1970). Indonesiako errepublikako lehenengo lehendakari izan zen (1945-1967). 1927an, Indonesia Holandaren mende zegoelarik, Alderdi Nazionalista sortu zuen eta Holandako gobernuak atxilotu egin zuen horregatik; Bigarren Mundu Gerran japoniarrek askatu egin zuten (1942). Gerra amaitu zenean, Indonesiako burujabetasuna deklaratu zuen (1945) eta errepublika sortu berriaren lehendakari hautatua izan zen. Holandarekin liskar handiak izan zituen hasieran, ez baitzuen 1949. urtea arte Indonesiaren burujabetasuna aitortu. Kolonialismoaren aurkako politika egin zuen eta hirugarren munduko buru nagusietako bat izan zen. Barne politikari dagokionez, ahalmen guztiak, politikoak nahiz militarrak, eskuratuz joan zen eta 1963an “biziarteko lehendakari” titulua hartu zuen; 1965ean, ordea, militarrak bere aurka matxinatu ziren eta gobernutik bota zuten. Guztiarekin, hil ondoren, independentziaren heroitzat hartua izan zen.
- sukaldaritza
- sukalde
- sukaldezain
- sukar
- sukardun
- Sukarno, Achmed
- sukarraldi
- sukarri
- Sukarrieta
- sukarti
- sukartsu