Suez-ko ubidea
Suez-ko istmoa iparraldetik hegoaldera igarotzen duen itsasontzientzako ubidea, Mediterraneoa eta Itsaso Gorria lotzen dituena eta Afrikako eta Asiako kontinenteak bereizten dituena. Ubideak 168 km ditu luze, Port Said-etik (Mediterraneo itsasoan) hegoalderantz Suez-ko golkoraino. Hiru aintzira igarotzen ditu ubideak bere ibilbidean (al-Manzilah, al-Timsah eta al-Murrah). Frantsesak hasi ziren egiten, Egiptok 1854an ubidea egiteko baimena eman zuenean, eta 1869an zabaldu zen. Ondorengo urteetan Ingalaterrak, Egiptok zituen diru arazoak, eta ubideak ekartzen zizkion aurrerabideak kontuan hartuta, Ubidearen Konpainia erosi zuen. 1956an Nasser-ek berriro hartu zuen ubidea Egiptorentzat. Ubidea zabaldu zenetik, etengabe egin dira ubidea zabaltzeko edo sakontzeko lanak.
- suerte
- Suess, Eduard
- suete
- Suetonio
- Suez
- Suez-ko ubidea
- Suffolk
- sufi
- sufismo
- sufragio
- sufragista