Suez
Egiptoko hiria eta portua, Suez-ko golkoaren buruan eta Suez-ko ubidearen hegoaldean. 17.840 km2. 254.000 biztanle (1984). Ontziolak eta merkataritza dira industria jarduera nagusiak, petrolio findegiekin eta kimika industriarekin batera. Ubidea arabiarren eta israeldarren arteko gerraren ondorioz itxi zutenean (1967), hiriak ekonomia arazo larriak izan zituen, baina 1975ean berriro zabaldu zutenean oparotasuna iritsi zitzaion, batez ere handik aurrera zergarik gabeko industria gunea izan zelako.