Stempf, Victor
Alemaniar euskalaria (Gerusbach, 1841 - Bordele, 1909). Gazterik joan zen Bordelera bizitzera. Lacombek hiru multzo egin zituen haren euskal lanetan. Hasieran, izkribu iberiarrak irakurtzen saiatu zen euskararen bidez. Gero, idazle klasikoak argitaratu zituen: Etxepare, Oihenart eta Iztueta, esaterako. Etxepareren lana, gainera, alemanera itzuli zuen, eta filologia aldetik aztertu zuen. Azkenik euskal aditzari buruz lan jakingarri batzuk idatzi zituen Euskara Berlingo aldizkarian. Stempf-en iritziz, Schuchardt-entzat bezala, euskal aditza pasiboa da. Vinsonekin batera argitaratu zuen Saint Julien d’Antioche (1891) izeneko pastorala.