Stefan, Josef
Austriar fisikaria (Saint Peter, 1835 - Viena, 1893). Vienako unibertsitateko irakasle izan zen. Gasen teoria zinetikoari eta erradiazioari buruzko lanak egin zituen eta Stefan-Boltzman legea azaldu zuen. Gasen zabaltze gertaeren teoria bat azaldu zuen, eta gasen eroamen termikoa aztertu zuen. v Stefan-Boltzmann-en legea. Fis. Gorputz beltz baten gainazal banakoak denbora banakoan igortzen duen energia bere tenperatura absolutuaren (T) laugarren potentziaren araberakoa da: E = sT4. s Stefan-Boltzmann-en konstantea da, eta hau da bere balioa: 5,6697 x 10-8 W m-2K-4.