Steiger, Rod
Estatu Batuetako antzezlea (Westhampton, 1925 – Los Angeles, 2002). New Yorkeko American Theater Wing-en eta Actor’s Studio-n egin zituen antzezle ikasketak. Antzerkian eta telebistan luzaroan lan egin ondoren 1954an egin zuen lehen filma, Elia Kazan-en On The Waterfront. Pertsonaia gogorrak, oldarkorrak eta megalomanoak gorpuztu izan zituen. Europan eta Hollywooden lan egin zuen. Filmak: Yuma (1957), The Sergeant (1968), Al Capone (1959), W.C. Fields and Me (1976), Lucky Luciano (1973).