Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Spaak, Paul-Henri

Belgikar politikaria (Schaerbeek, 1899 - Brusela, 1972). Belgikako Alderdi Sozialistako buruetako bat izan zen. 1935ean Garraio ministro izan zen eta 1936-1938. urteetan Kanpo Arazoetakoa. 1938ko maiatzetik 1939ko otsaila arte Gobernuburu izan zen eta 1939ko irailean Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuten berriro; kargu horretan iraun zuen Bigarren Mundu Gerran (1940-44), gobernua Londresen erbesteraturik egon zenean. Gerra ostean, Lehen ministro izendatu zuten birritan (1946 eta 1947-49). Nazio Batuen Erakundeko lehen Biltzarreko lehendakaria izan zen; Alderdi Sozialista jarrera erreformistetara eraman zuen, eta bere ahaleginei esker Belgika NATOn sartu zen. 1950ean, OECEko eta Europako Kontseiluko lehendakari hautatu zuten. 1954-1957. urteetan berriro Kanpo Arazoetako ministro izan zen eta NATOko idazkari nagusia (1957-61). 1962-1966an berriz ere Kanpo Arazoetako ministro izan ondoren, politikatik erretiratu zen.