Spanghero, Walter
Frantses errugbi jokalaria (Payra-sur-l´Hers, Aude, 1943). Indar handiko jokalaria da. Frantziako selekzioarekin berrogeita bat alditan jokatu du. 1968ko Bost Nazioetako txapelketan garaipen handiak lortu zituen. Nortasun handiko gizona da, eta Benoît Daugarekin batera, 1960ko eta 1970eko hamarraldiko frantses jokalari nagusietako bat izan da.