sozializazio
iz. Ekon. Ekonomiaren oinarrizko alorrak eta produkzio baliabide nagusiak (lurra, industria, banaketa bideak, energia iturriak, banku sistema eta bestelakoak) kolektibizatzea eta estatuak bere egitea, hark ekonomia antolatu dezan eta irabaziak gizarte osoaren onurako bana ditzan. ik. sozialismo. v Soziol. Pertsona batek bizi den gizartean ondo molda dadin eta arrakasta izan dezan, behar diren ohiturak eta tasunak hartzera daraman prozesua. Hala, prozesu horren bidez, pertsonak bere ingurunean, dagokion gizartean, bizitzen ikasten du. Sozializazioaren prozesuaren bilakaeran bi alderdi uztartzen dira: batetik, pertsonak bere ingurunera moldatzeko lortzen edo ikasten dituen berezitasunak, eta, bestetik, horri lotutako oinarrizko mekanismo psikologikoak, ikasi, gainditu edo aldatu behar direnak.