Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Skanda

Mit. Indiar mitologian, guduaren jainkoa eta Siva-ren semerik zaharrena. Jainkoen borondatez jaio zen Skanda, Taraka deabrua hiltzeko, Siva-ren seme batek besterik ezin baitzezakeen hil. Indar handia du eta jainkoen gudarosteen buru da. Eskulturetan sei bururekin edo bakar batekin irudikatu ohi da, ezpata edo arkua eta geziak dituela, zaldi gainean edo indi-oilar baten ondoan. Kumara ere deitzen zaio. Yogan kastitatea adierazten du.