Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

simio

iz. Zool. Primateen ordenako izen bereko azpiordenako tximinoa (gaur egun erabiliagoa da simio hitza baino, antropoideo). Hemprich zoologia jakintsuaren arabera bi tximino talde, platirrinoak eta katarrinoak, eta horietan biltzen diren familiak, kalitrizidoak, zebidoak eta zerkopitezidoak, hilobatidoak, ponjidoak eta hominidoak sartzen dira ordena horretan. Sailkapen hori kontuan izanez gero simioen ezaugarri bereziak hauek dira: gorputza ilez estalia izatea, aurpegia izan ezik; gorputza eta burua alderatuta, beste animaliek baino eduki handiagoko buru-hezurra izatea; 32-36 hortz eta hagin izatea; hanketako zola zapala izatea, eta haietako hatzak gauzak heltzeko egokituak; eskuetako hatzak ere bai, simio mota batzuek; gizonak eta beste bakar batzuek izan ezik bizitzaren parterik handiena zuhaitzetan ematea; ugatzak bularrean izatea; aldiko ume bakarra izatea; landarejaleak edo orojaleak dira. Gizonaz gainera, ezagunak dira gorila, orangutana, txinpantzea etab.