Simeon IIa
Bulgariako erregea 1943-1946 bitartean (Sofia, 1937). Boris III.aren semea. Aita hil zitzaionean aginpidea eskuratu zuen baina adinez nagusi ez zenez Kontseilu baten mendean agindu zuen. Nazien alde egin zuela eta, 1946an monarkia indar gabe gelditu zen eta Egiptora eta, geroago, Espainiara alde egin behar izan zuen. 1996. urtean, hirurogei urte zituela, bere herrira itzuli ahal izan zen berrogeita hamar urteren ondoren. Nahiz eta eskuina garaile izan den Bulgariako hauteskundeetan, zalantza handiak dira monarkia berrezarriko ote den berriz bertan.