Sigeberto
Austrasiako hiru erregeren izena. v Sigeberto I.a. Austrasiako errege merovingiarra 561-575 bitartean (535 - Vitry, 575). Klotario I.aren semea eta Brunildaren senarra. Tours, Poitiers, Vendômois eta Soissons-eko lurraldeak lotu zizkion bere erreinuari. Bere anaiorde Txilperikoren erreinua konkistatzea lortu zuen. Bere maitale Fredegundak hil zuen. v Sigeberto II.a. Austrasiako errege merovingiarra (601-613). Burgundiako eta Austrasiako errege Thierry II.aren semea. Haren aita hil zenean ez zioten aginpidea eman, haren birramona Brunildaren autoritarismoa zela eta; haren ordez Neustriako Klotario II.a izan zen errege. Hilabete batzuetan soilik izan zuen bere esku erregetza. v Sigeberto III.a, santua. Austrasiako errege merovingiarra 639-656 bitartean (656an hila). Bere aita Dagoberto I.aren ondorengoa. Abatetxe asko sortu zituen eta jendeari laguntzen jardun zuen erregetza alde batera utzirik. Grimoaldoren esku utzi zuen aginpidea, eta Sigeberto hil zenean, Grimoaldok erregetza Sigebertoren seme Dagoberto II.aren esku utzi ordez, bere semeari, Kildeberto II.ari, eman zion. v Jaieguna, otsailaren 1a.