sigi-saga
iz. Elkarren kontrako norabideko bihurgune edo bira saila. Baina hainbeste sigi-saga edo harat-honatekin, non ez baitakizu behin ere nor edo zer ikus dezakezun hamar bat urrats urrunago. || adlag. Sigi-sagan, ikur-makurka. Sigi-saga doa zure ildo mehea. || Sigi-sagan. adlag. Z itxurako ibilbideak eginez. ik. ikur-makurka. Bidexka bat ageri da sigi-sagan eskuineko mendian gora. || Sigi-sagaka. adlag. Sigi-sagan. Bi, hiru urratsa aitzinera, gibelera; eskuin, ezker, sigi-sagaka.