Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sifoidun

izond. Zool. Hidrozooen klaseko izen bereko ordenako polipo eta marmuka itxurako animaliez esaten da. Itsasoan eta kolonietan elkartuta bizi dira. Kolonia horien barnean duten eginkizunaren arabera itxura ere desberdina dute batzuek eta besteek. Taldea higiarazi behar dutenak, adibidez, kanpai egiturakoak izaten dira, eta koloniari igerian eutsi behar diotenak, berriz, puxika itxurakoak. Fisalia da sifoidun motarik ezagunena.