Sieyès, Emmanuel-Joseph
Frantses politikaria (Fréjus, 1748 - Paris, 1836). Chartres-eko abade izan zen. 1789an argitaratu zuen Qu’est-ce que le Tiers État? (Zer da Hirugarren Estatua?) txostenean, Sièyes-ek bere teoria politikoa azaldu zuen, gobernu demokratikoan eta hiritarren berdintasunean oinarritua. Txosten horrek ospe handia eman zion, eta horren ondorioz, Estatu Orokorretako diputatu hautatu zuten, eta prozesu iraultzailea bizkortu zuen. Nazio Biltzarreko teorilari nagusietako bat izan zen. Giza Eskubideen Aitorpenaren eta 1791ko konstituzioaren idazketan parte hartu zuen. 1793an Konbentzioko diputatu hautatu zuten, eta Nazio Biltzarreko lehendakari izan zen. 1795an Direktorioko kide hautatu zuten, baina uko egin zion karguari. 1798an Prusian izan zen enbaxadore. 1799an Direktorioko kide izan zen. 1799an Napoleonen estatu kolpea prestatu zuen (18 brumarioa), eta hark behin-behineko kontsul eta, gero, senatari izendatu zuen. Borboitarrek aginpidea eskuratu zutenean Bruselara erbesteratu zen. 1830ean itzuli zen.
- Sierra Nevada
- Sierra Nevada
- Sierra
- sierraleonar
- siesta
- Sieyès, Emmanuel-Joseph
- sifili
- sifilitiko
- sifoi
- sifoidun
- sifonaptero