sibonei
iz. Etnogr. Historriaurrean Antilletan bizi zen herria, lehendabizi, arawak herriek eta geroago, karibe herriek Kubako eta Haitiko mendebaleko muturretan zokoratu zutena. Espainiarrak iritsi zirenean, siboneiak leinu troglodita bakar batzuetan elkartuak bizi ziren. Arrantzatik eta ehizatik bizi ziren, hezurrezko eta harrizko tresnak egiten zituzten.