Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sibila

iz. Antzina, etorkizuna asmatzeko gaitasuna zuen emakumea.  v  Mit. Apoloren igarkizunak jakinarazten zituen apaiz emakumea. Greziako kondaira batzuen arabera, lehen igarlea izan zen. Beste kondaira batzuen arabera, hamar ziren sibilak; ezagunenak Eritreakoa eta Kumeakoa ziren. Haien igarkizunak bildumetan jaso ziren (Aristofanesek eta Platonek aipatu zituzten batzuk). Bilduma aipagarrienetako bat Liburu sibilinoak da, Kumeako sibilaren orakuluei egozten zaiena. Virgilioren Eneida lanean, bestalde, Kumeako sibilak Eneas gidatu zuen infernurako bidean.