Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Shan

Birmaniako ekialdeko estatua, shan herriaren lurraldea. 155.801 km2 eta 3.716.841 biztanle. Hiriburua: Taunggyi. v Historia. XIII-XVI. mende bitartean nagusi izan ziren egungo Birmaniako alde gehienetan, baina behera egin zuen haien aginpideak, printzerri txiki askotan banatu baitzen erresuma hura. 1922an eratu zen Shan Estatuen Elkartea. 1948an Birmaniako estatuaren barnean geratu zen, autonomia maila handi batekin. 1974an konstituzio berri bat aldarrikatu zuten Birmanian eta guztiz murriztu zuten autonomia maila hura. 1958an shan gerrillak hasi ziren Birmaniako gobernuaren aurka, estatu burujabe baten alde. Opioaren trafikoa izugarri hazi da shan-en lurraldean azken urteotan.