Shang
Txinako lehen dinastia ezaguna, Yin ere deitua. K.a. XVIII-XI. mendeetan luzatu zen haren aginpidea. Garai hartako txinatar gizarteak aurreramendu handiak egin zituen zientzia eta kultura alor guztietan: 360 egun eta hamabi hileko urtea eta idazketa sistema oso bat erabiltzen zituzten, eta lorpen handiak egin zituzten arte, zeramika eta arkitektura alorretan. Erregeekin batera, nobleak indartsu garatu ziren bazter guztietan. Ez da garai hartako literaturarik garai modernoetara iritsi.