Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Shamash

edo Samas. Eguzki jainkoaren izen semita, Asiako mendebaleko antzinako zibilizazioetan (Sumeria eta Akkadia, Babilonia, Asiria, Elam, Mitanni). Justiziaren sinbolo gorena zen eta legeak agintzen zizkien erregeei, Hammurabi-ri egin zion bezala (ik. Hammurabi). Disko hegaldun edo distiratsu bat zuen ikurra.