Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sekuoia

iz. Pinuaren ordenako zuhaitza, jatorriz Kaliforniakoa, guztiz handia, 50 metroko garaiera irits dezakeena (Sequoia sp.).  v Sekuoia gorria (Sequoia sempervirens). Azal eta zur gorrixkako enbor zuzen sendoa, orratz itxurako hostoak eta pinaburu txikiak dituena, berez hazten den lurraldeetan 100 m luze egin daitekeena. Batez ere Estatu Batuetako ekialdeko kostaldean dago hedatua. v Sekuoia handia (Sequoiadendron gigantum). Enbor sendo luzea, 150 m luzeko garaiera irits dezakeena eta ezkata itxurako hostoak dituena. Teila koloreko azala, lodi samurra izaten du. Jatorriz Kaliforniakoa da.