Sejano
(Lat. Lucius Aelius Sejanus). Erromatar politikaria (Volsinios, egungo Bolsena, Etruria, K.a. 20 - Erroma, K.o. 31). Pretorioko prefektu izendatu zuten K.o. 23. urtean, eta Tiberio enperadorearen begiko bihurtu zen denbora laburrean. Tiberioren kargua lortzearren haren ondorengo zen Druso Zesar desagertarazi zuen, eta enperadorean ingurukoak haren aurka jartzea ere lortu zuen. Tiberio enperadoreak, ordea, igarri zituen Sejanoren asmoak eta hilarazi zuen.