Sebastiano del Piombo
(Jaiotza izenaz Sebastiano Luciani, Veneziarra deitua). Italiar pintorea (Venezia, 1485 - Erroma, 1547). Bere lanetan Veneziako eskolako kolore aberastasuna eta Erromako tradizioa bateratzen saiatu zen. Giorgione pintorearen ikaslea izan zen Venezian, eta haren eragina darie garai hartako koadroei (1510, Salome). 1511n jo zuen Erromara eta Rafaelen inguruko artista taldean hasi zen lanean. 1515etik aurrera Michelangeloren laguntzaile jardun zuen eta haren moldeko lanak egin zituen: Pietà (1517), Zigorraldia (1516-1524) eta Lazaroren piztuera (1519). 1519-1530 bitartean ospe handia jaso zuen erretratugile gisa: Andrea Doria (1526), Klemente VII.a (1526). 1531n, Aita Santuaren bulda edo zigiluen zaindari (Piombo) nagusi egin zuen Klemente VII.ak eta dirutza handia egin zuren kargu hari esker.
- Seaska
- Seattle
- Sebastián Aguilar, Fernando
- Sebastian Portugalgoa
- Sebastian, santua
- Sebastiano del Piombo
- Sebastopol
- sebazeo
- sebo
- seborrea
- Sebou