Scheidt, Samuel
Alemaniar musikagilea eta organista (Halle, 1587 - Halle, 1654). J. Sweelinck-en ikasle izan zen. 1603-1608. urteetan Halleko Moritzkirche-ko organista izan zen, eta 1619. urtetik aurrera Halleko gorteko organista izan zen. J.S. Bach-en aurreko organo musikagile aipagarriena izan zen. Scheidt-en lan aipagarriena Tablatura nova (1624) organorako lana izan zen, tablatura idazkera erabili ordez pentagramak erabiltzen zituena. Lan horretan salmoak, ereserkiak, mezak, toccatak, fugak eta elizako musika biltzen ziren, besteak beste.