satrapa
iz. Antzinako Pertsiako probintzia bateko gobernaria. v Dario I.ak 20-25 satrapia edo probintzietan zatitu zuen Pertsia. Erregeak berak izendatzen zituen satrapak, eta gehienetan Pertsiako aitonen semeen familietako kideak izaten ziren. Satrapek administrazio eta epai aginpidea zuten, zergak biltzen zituzten, barne segurtasuna bermatzen zuten eta armada sortzeko eta mantentzeko ardura izaten zuten. Dario I.ak kontrol sistema bat antolatu zuen satrapak gainbegiratzeko eta haien gehiegikeriak saihesteko.