Sarney, José
Brasildar politikari, legelari eta kazetaria (Sao Luis, Maranhao, 1930). Zuzenbide ikasketak egin zituen, Maranhaoko Fakultatean. Hogeita lau urterekin Maranhaoko estatuko diputatu federal hautatu zuten, eta estatuko gobernadore izan zen 1967-1970 urteetan. Halaber, senatari izan zen, estatu horretako ordezkari gisa, gobernuko alderdiko buruzagi izan zen garaian. Errepublikako lehendakariorde hautatu zuten, Tancredo Neveskin, baina bere gain hartu behar izan zuen lehendakaritza (1985), Neves kargua hartu baino lehen hil baitzen. Gobernuan izan zen bost urteetan instituzio demokratikoak sendotuz joan ziren eta konstituzio berri bat aldarrikatu zen (1988). Brasilgo ekonomiak Latinoamerikako atzerapenaren ondorioak pairatu zituen, eta ekonomia planginzak gorabehera, gobernuak ez zuen inflazio iturria kontrolatzerik lortu. Gobernua urtzi ondoren, Amapako estatuko senatari hautatu zuten, eta Senatuko lehendakari izatera iritsi zen, 1996an. Eleberriak idatzi ditu eta Brasilgo Letretako Akademiako kide da.