sarong
iz. Malaysian erabiltzen den gona estu baten antzeko jantzia. Kolore bizi ikusgarriak izaten ditu, eta lauzpabost metrokoa da. Gorputzaren behealdea estaltzen du eta gerrian lotzen da, gona antzeko baten gisa. Belaunetaraino edo orkatiletarainoko luzera izan dezake. Sarong preziatuenak Batu Barakoak eta Sumatrakoak dira, urrezko hariz ehunduak izaten direnak. Gizonezkoek nahiz emakumezkoek erabili izan dute.